USTEKABEZKO ERDITZEA
Beti iruditu zait bitxia nola emakume batzuk ez diren jabetzen haurdun daudela. Honi adibide bat jartzeko, emakume deportista baten esperientzia aipatuko dut.
Emakume hau Sao Paulo du izena. 2008an, Pekineko Joku Olimpikoetan hartu zuen parte pisu jasotzaile moduan. Entrenamendu batean zegoela, txarto sentitzen hasi zen eta bat-batean erditzen hasi zen. Haurra gutxi-gora-behera sei hilabetekoa zen eta egoera os okritikoan egon zen.
Emakumeak, segurtatu egin zuen ez zekiela haurdun zegoenik eta ez zuela aldaketarik nabaritu denbora horretan bere gorputzean, horregatik ez zen konturatu bere haurnaldiaz.
Jaiotzean, haurrak 1,150 kilo pisatu eta 33,5 cm-koa zen. Egoera kritikoan egon zen, aparatu batzuen laguntzari esker arnasten zuen, zainbarnetik konplementu nutrizionalak jasotzen zituen eta antibiotikoen aplikazioa.
Azkenean, umea ezin izan zuen bizirik iraun eta hil egin zen.
Berri hau aukeratu egin dut bitxia iruditzen zaidalako. Emakumea ez zen konturatu ezertaz, bere gorputzean ez zuen aldaketarik somatu, seguraski hilerokoa eukitzen jarraitzen zuen, sabela laua eukitzen eta dena normal izaten. Gainera, umea oso goiz jaiotzen da eta arazo askori aurre egin behar izaten dio.
Web orrialde hauekin lagunduta, informazio gehiago edukitzeko.
http://www.planetacurioso.com/2009/12/17/insolito-da-a-luz-mientras-entrenaba-sin-saber-que-estaba-embarazada/
http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2009/12/17/masdeporte/1261059381.html
http://www.planetacurioso.com/2009/12/17/insolito-da-a-luz-mientras-entrenaba-sin-saber-que-estaba-embarazada/
http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2009/12/17/masdeporte/1261059381.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario