Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia"(Juan Fco. López Paz) liburuko informazio deigarria eta gustatu zaidana aipatuko dut.
Helduaroko rolen inguruan doa, bereziki bikotearena.
"Orokorrean, helduaro goiztiarrean izugarrizko aldaketak izaten dira harreman estuetan, eta horiek inondik ere gertatzen dira jendeak adiskidetasunean, maitasunean edo sexualitatean oinarritutako loturak ezarri, birnegoziatu edo finkatzen dituen neurrian.
Gazte helduak euren gurasoekiko harremanak argitzea komeni da. Baldin eta gurasoekiko gatazkak modu osasuntsuan konpontzen ez badituzte, gazte helduak arriskuan daude antzeko gatazkak izateko bikotekideekin.
Independenteak direnez, gazte helduek intimitate emozional eta fisikoa ezinbesteko dute parekoekin eta bikote erromantikoekin. Harremanok derrigorrezko ditutzte zenbait trebetasun, hala nola norbere kontzientzia bera, enpatia, emozioak komunikatzeko trebetasuna, sexu erabakiak hartzea, gatazkak konpontzea eta konpromisoei eusteko trebetasuna.
Harreman estuak garatzea eta intimitatea garatzea osasuntsuago izateko, fisikoki zein buruz, eta denbora luzeagoan bizitzea suposatu egin ahal du.
Lineako gizarte harremanak ahulagoak izan ohi dira pertsonalak baino.
Gazte ezkokngabeak gehiago diatzen dira adiskideez euren behar sozialak betetzeko, gazte ezkonduek edo aita gazteek baino; baina, ezkonberriek dituzte adiskide gehien. Adiskideak izateak nor bere buruarekin gustura egotea dakar, edo bere buruarekin gustura dagoen jendeak errazago egiten ditu adiskideak.
Emakume gazteek, ezkonduak izan zein ez izan, umerik izan zein ez izan, badute joera handiagorik euren behar sozialak adiskideekin betetzeko, gizonezkoek baino.
Maitaleak egileak dira, eta sortzen duten istorioak euren izaera eta erlazioan dituzten sentimenduak islatzen ditu. Amodiozko istorioak desberdinak dira historikoki eta kulturen artean.
Stenbergen maitasunaren gaineko teoria traingeluarra sortu zuen, maitasunaren hiru elementuak intimitatea, pasioa eta konpromisoa dira. Intimitateak, elementu emozionalak, norbera ezagutaraztea dakar; eta horren atzean badatoz elkartzea, epeltasuna eta konfiantza. Paioa, elementu motibatzailea, barruko bultzadetan oinarritzen da, eta horiek aktibazio fisiologikoa sexu-desio bihurrarazten dute. Konpromisoa, elementu kognitiboa, maitatzeko eta pertsona maitatuarekin egoteko erabakia da. Hiru elementuen maila nolakoa, jendearen maitasuna halakoa."
"Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia". Juan Fco. López Paz. 2012. Deustuko Unibertsitatea. Bilbao.
No hay comentarios:
Publicar un comentario