miércoles, 22 de junio de 2016

ERRETIROAREN ONDORIO PSIKOLOGIKOAK






Pertsona batzuentzako erretiro aldia aldi lasaia eta arnasa hartzeko da, beste askorentzako, aldiz, oso etapa zaila da ezerrez eta balio gabekoak sentitzen direlako.

Erretiroa ondorio desberdinak suposatu ahala ditu pertsona bakoitzarentzat. Bi motatako ondorioak desberdintzen ditugu:

Ondorio negatiboak: ohitura aldaketei eta ekonomiaren jaitsierari erlazionatutako estresa; bakardadea, autoestima baxua edo atzean uzten dutenaren nostalgia agertu ahal da; balio pertsonalaren desestimazioa; harreman sozialetan aldaketak (gutxitu); aspertzearen ondorioz desmotibazioa. Batzuetan, aldaketa fisikoak gertatzen dira, ondorioz ez dute lan kanpoko aktibitateak gozatzen eta bere bizitzan ez daukala kontrola sentitzen dute.


Ondorio positiboak: merezitutako lasaitasuna eta deskantsua dator; denbora libre gehiago, beraz, aktibitate berri eta gehiagoz gozatu ahal duzu (familia, lagunak, bikotea....); ongizate fisiko eta emozionala handitzen da; harremanak hobetzeko eta sendotzeko aukera.

Bibliografia:
http://www.webconsultas.com/tercera-edad/envejecimiento-activo/el-impacto-emocional-de-la-jubilacion
https://www.google.es/search?q=jubilacion&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjdq7yLsbzNAhWGvRoKHZ1-A6MQ_AUICCgB&biw=1366&bih=663#tbm=isch&q=jubilacion+dibujos&imgrc=jew9nKo8Pg8lQM%3A

HAURDUN ZAUDEN JAKITEKO PROBA DESOHIKOAK



Haurdun geratzerakoan, emakume asko ez daukate denbora, diru edo erraztasunik test bat egiteko. Beraz, proba desberdinak eta etxekoak aurkeztuko ditut:


  • HAGINETARAKO PASTA: erabili beharko duzun pasta zuria edo kolore lau batekoa izan behar da ondo ateratzeko. Edalontzi batean gernua (pisa) eta pasta nahasten dituzu eta minutu batzuen ondoren urdin kolorera joaten bada erantzuna positiboa da.
  • GERNUA BERA: honen arabera, zure gernuaren lagin bat hartu eta 24 ordu hozten utzi behar duzu. Denbora pasatzean, geruza zuri bat badago gainean haurdun zaudela esan nahi egingo du.
  • KLOROAREN PROBA: zure gernua kloroarekin nahasi eta minutu batzuk pasatzean begiratu. Kolorez aldatzen bada, erantzuna baiezkoa izango da; berdin jarraitzen badu, aldiz, kontrakoa.
  • PENDULUAREN PROBA: beste pertsona batez lagunduta, pendulu bat egin beharko da orratz eta hari batekin. Pertsona hori pendulua zure sabela gainean jarriko du. Ez bada mugitzen erantzuna negatiboa izango da. Mugitzen bada, aldiz, positiboa. (batzuen esanetan, mugimenduaren araberakoa izango da sexua)
  • IRAKITEAREN PROBA: denbora batez gernua irakiten jarri beharko duzu. Gainazalean, geruza modukoa sortzen bada, erantzuna positiboa izango da.



Bibliografia:
http://testdeembarazocasero.net/5-remedios-caseros-para-saber-si-estas-embarazada/
https://www.google.es/search?q=estare+embarazada+o+no%3F&espv=2&biw=736&bih=533&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwi9nvSno7zNAhXLOhQKHbYFCsgQ_AUICCgD#imgrc=uNjmVM3xVuLEnM%3A

LANGABEZIA MOTAK



  Langabezian egoteak, lan egiteko adina edukitzea eta lana bilatu baina ez aurkitzea suposatzen du.


  Bereziki, 4 motatako langabeziak desberdintzen dira:



  • Langabezi frikzionala: hau lan-emaile eta langilearen arteko adostasun faltagatik gauzatzen da. Adibidez, lan bateko baldintzak ez dute langilea asetzen, beraz, beste lan baten bila joaten da. Langabezi tenporala da eta konstantea izan ohi da.
  • Langabezi estrukturala: eskaintza eta eskariaren arteko desajuste teknikoak suposatzen dituen mota da. Ekonomia batek behar dituen lanpostuak, hauen eskaera baino kopuru gutxiago dira. Egoera honek, normalean Estatuaren esku hartzea behar du desoreka konpontzeko.
  • Urtaroko langabezia: urtaroko eskaera eta eskaintzaren araberako da. Adibidez, uzta garaian, nekazaritza arloan lana handitu egiten da eta langabezia desagertu ohi da, eta urtearen beste aldietan kontrakoa gertatzen da.
  • Langabezi ziklikoa: krisis ekonomiko baten ondorioz gauzatutakoa. Normalean, ez dira oso etapa luzeak eta ekonomia reaktibatzean langabezia dessagertzen da.


Bibliografia:
http://definicion.de/desempleo/
https://www.google.es/search?q=tipos+desempleo&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjf_J33krzNAhXHuxQKHf6OBvUQ_AUICCgB&biw=582&bih=533#imgrc=2dC-hwsvbEUBPM%3A

martes, 21 de junio de 2016

ERNALKETA IN VITRO



Espazio hau aprobetzatu egingo dut haurdun geratzeko teknika hau azaltzeko. Pertsona gehienek dakite honen existentziaz, baina pertsona eskas dakite benetan zertaz doan eta jarraitutako prozesuari buruz.

Ernalketa in vitroa teknika mediko espezialak erabiltzen ditu emakume batek haurdun geratzeko. Teknika hau besteak ez funtzionatzean egitea izaten da ohikoena.



5 pausu basiko existitzen dira:


  1. ESTIMULAZIOA ETA SUPEROBULAZIOA
Emakumeari medikamentuak (farmakoak) administratu egiten zaio ugalkortasunerako, obuluen ekoizpena handitzeko. Normalean, emakumeek obulu bakarra produzitzen dute hilabetean, baina farmako hauek obarioei obulu gehiago produzitzea eragiten dute. Pausu honetan, emakumeari "ekografia transbaginal" batzuk egiten zaizkio eta odol azterketan nibel hormonalak egiaztatzeko.


       2.  OBULUAREN ERRETIRATZEA

Kirurgia minimo batekin (aspirazio folikularra), obuluak kanporatzen dira emakumearen gorputzetik. Emakumeari medikamentuak ematen zaizkio mina ez sentitzeko. Medikuak, ultrasoinuko irudiak erabiliz, orratz argal bat sartzen da baginatik eta obario eta folikuluetatik. Orratzak, sukzio modukoa egiten du eta obulua eta folikulu kanpoko likidoa kanporatzen da. Ondoren, prozesua errepikatu egiten da beste obarioarekin. Emakume batek ez badu edo ezin badu obuluak produzitu, obulu donatuak erabili ahal da.


       3.  INSEMINAZIOA ETA FEKUNDAZIOA

Gizonaren espermatozoidea kalitate hobereneko obuluekin jartzen da. Bien arteko nahasketari inseminazioa deritzo. Hauek, kontrolatutako kamara anbiental batean gordetzen dira. Normalean, espermatozoidea obuluan sartzen da (fekundazioa) inseminazioaren ordu batzuk gehiago igarota.
Medikuak fekundaziorako aukera gutxi ikusten baditu, espermatozoidea zuzenean inyektatu ahal du obulu barnean (espermatozoideen inyekzio intrazitoplasmikoa, ICSI). 


        4.  ENBRIOIAREN HAZKUNTZA

Fekundatutako obulua zatitzean, enbrioi batean bihurtzen da eta zainketa erregularra behar du bere garapena egokia dela ziurtzteko. 5 egunetan, gutxi gora behera, enbrioia aktiboki zatitzen diren zelulak dauka. Guraso batzuen transtorno genetikoa transmititzeko arriskua handia bada, diagnostiko bat egiteko aukera izango dute. Hau fekundazioa 3 edo 4 egun pasatuta egiten da, enbrioi bakoitzeko zelula bat kentzen dute eta hau aztertzen dute transtorno genetiko zehatzak bilatuz.


     5.  ENBRIOIAREN TRANSFERENTZIA

Enbrioiak emakumearen uteroan kolokatzen dira, obuluaren erretiro eta fekundazioaren  3 edo 5 egun geroago. Emakumea esnatuta dago, eta medikuak tubo batekin enbrioiak sartzen ditu uteroaren barrualderaino. Enbrioi batek uteroan "itsatsi" egiten bada, haurnaldia dagoela deritzo. Enbrioi bat baino gehiago sartu ahal daiteke. Erabili ez diren enbrioiak, hoztu egin ahal dira eta geroago inplantatu.,




Bibliografia:

AITON-AMONEN ROLA ETA BILOBIEKIKO HARREMANA







Aiton-amonen eta bilobiaren arteko erlazioaren garrantzia azpimarratzea beharrezkoa da. Seguruenik, pertsona askorentzat harreman hau inportantea eta berezia da.

Iraganarekin alderatuz, adinekoek familiarekin dituzten harremanak aldatu eta berrantolatu egin dira, hau, gertatutako aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta abar direla eta gauzatuak izan dira.


Harreman mota ezberdinak daude, hala nola: 

-formalak (jarrera tradizional eta zorrotza, gehienetan autoritarioa izan).

-ondo pasatzekoak (ondo pasatzea eta gozatzea da, erlaxatua, lasaia). 

-gurasoen ordezkoak (haien arteko harremana gurasoen-harremana ordezkatzen du, haien ardurak eta zainketak hartzen dituzte).

-familiako jakituria altxorra (adin eta esperientziengatik pertsona jakituna da eta beraien familiei ezaguera horiek transmititzea gustukoa).

-urrunekoak (harremana ez da gertua, baizik eta harreman hotzago bat da).


Gauza asko aportatzen dituzte haien artean. Krisi familiarretan bere esperientziarekin parte hartu ahal dute, gauzak konpontzeko nahian. Umeeak zaindu ahal dituzte gurasoak ezin dutenean. Balio familiarrak transmititu eta generazioen arteko harremana hobetu, batzuetan umea bere gurasoak nola ziren eta dira ulertzeko lagungarriak dira. Bere bilobetaz ikasi ahal dute, adibidez, gauza teknologiko berriagoak erabiltzen. Eta, niretzat garrantzitsuena, elkar egotean nolabaiteko sentimenduak garatzen dituzte eta nolabaiteko "denbora etentzea" sentitzen duzu.

Adineko gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei erreparatuz, ere mota desberdinekoak agertzen dira:

-Asoziatiboa: famili harremanetan jarraituko du, nahiz eta aldaketak egon, hala nola, etxetik joan.

-Afektiboa: bien aldetik lotura handia dago baina osasun arazoek ondorioz jaitsi egingo da.

-Kontsentzuzkoa: urteak pasatzean, seme-alabak eragin handiagoa dute haiengan. Eta, askotan, balio eta sinesmen desberdinak agertuko dira.

-Funtzionala: elkar zaintzea, haien arteko trukaketa afektiboa gertatzen da.

-Normatiboa: gehienetan ez da espero seme-alabengandik laguntza jasotzea, hala ere, gaur egun, familia batzuetako seme alaben erantzukizuna asko handitu egin da.


Azkenik,2000.urtean Anuario De Psicologia aldizkarian argitaratutako estudio batekin ondorioztatuko datu batzuk ikusiko ditugu:

-Adin gehiagoko aiton-amonan rol bateratzaile eta adiskidetzaile bat jokatzen dute.

-Mutilek, modu urrunago batean ikusten dituzte aiton-amonak. Neskek, bitartean, harreman estuago bat dute.

-Aitonek, zahartzearen eta iragan familiarraren ezagupenak ematen dituzte. Amonak, aldiz, zaintzaile bezala hartzen dira modu kotidianoago batean.

-Ohikoena, aiton-amona maternoekiko erlazioa hurbilagoa izatea da.


Bibliografia: 
Klaseko fitxak

miércoles, 25 de mayo de 2016

HAURREN EGOZENTRISMOA


HAURREN EGOZENTRISMOA

Egozentriko hitzak munduaren zentroa sentitzen den pertsonari, bera bakarrik iportatzen duela eta denok berataz arduratu behar direla sentitzen duen pertsonari aplikatzen zaio. Horregatik, exigentzia eta egoismo jokabideak izaten duen pertsona da.

Batzuetan, umeetan jokaera kuriosoa eta apetatsua edo kapritxosoa ikustea ohikoa da. Hau, egozentrimo aldiarekin du zerikusia.

Pertsonaren egoera inizialean,  bera zer den edo zer ez den ez du diferenziatzen.

Umeak, mundua ezagutzen joaten da bere perspektiba propioarekin. Horregatik, batzuetan, bestearen perspektiban jartzeko, bere ikuspuntutik banatzeko eta besteak gauzak nola ulertzen dituzten ulertzeko zailtasunak izaten dituzte 

Egozentrismoan, umea ez da bera inguratzen duenarekiko banatzen errealitate fisiko eta sozialean.

Egozentrismoa terminoa Jean Piaget asko erabili zuen, umeek besteen perspektiban ipintzeko duten zailtasunari erreferentzia egiteko. Bere arabera, umeek 3 edo 4 urte dituztenean arte, besteen perspektiba ulertzeko zailtasunak dituzte beraiek daukatenarekin bat ez badator. Batzuetan, gauzak haien interes propiorako ikusten dituzte eta besteen existentziaz ahazten dira.

Karakter egozentrikoa pentsamendu pre-operatorioarekin erlazionatzen du, sentsorio motorraren inteligentzia praktikotik eta operazio konkretuen pentsamendu kontzeptualatik bereizten du.

Umea etapa honetan, dena bere burutik bakarrik sentitzeko eta ulertzeko joera du. Kanpoko munduari eta beste pertsonei, eta bere ikuspuntu subjetiboari dagokiona bereiztea kostatzen zaie. Horregatik, ez dira kontziente haien pentsamendu propioetaz.


GIZA GARAPENA

GIZA GARAPENA

Etengabe egon gara giza garapenari buruz hitz egiten. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zait argi uztea kontzeptu hau.

Bizitzan zeharreko aldaketa-prozesua da. Horrela da prozesua:
  • ETENGABEKOA.
  • METAGARRIA. (Esperientziak pilatuz doa)
  • DIREKZIOZKOA. (Gero eta konplexuagoa)
  • BEREZITUA. (Bakoitza desberdina eta bere prozesuaren ardura)
  • ANTOLATUA. (Orden bat, planifikazio bat niretzat eta besteentzat)
  • HOLISTIKOA. (Globala, gure pertsonaren osotasuna)


"Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia". Juan Fco. López Paz. 2012. Deustuko Unibertsitatea. Bilbao.

DISKRIMINAZIO LABORALA EMAKUME ETA GIZONEN ARTEAN


DISKRIMINAZIO LABORALA EMAKUME ETA GIZONEN ARTEAN

Urte honetan, langabezia eta langilearen rolla ere landu dugu. Gai honi buruz, arreta deitzen dit nolako diskrimazioa dagoen emakumeentzako arlo laboralari buruz hitz egiterako orduan.

Lan egiteko adina duten herritarren artean %54 emakumeak dira, eta gainerako %46 gizonak.  Baina, herritar ekonomikoki aktiboak %45 emakumeak dira eta %55 gizonak. Gainera emakumeen artean, lanpostuak kalitate gutxiagokoak dira.
Ez dago soldata berdintasunik, lanpostu berdina izanda eta produktibitate berdina eukinda desberdintasunak daude. Industrian, emakumeak %20-%50 gutxiago irabazten dute adibidez,
Emakume langilearentzako batzuetan ez dago segurantza sozialik eta kasu askotan kontratuak tenporalak dira.
Adibidez, emakume direktiboen kopurua azkenengo urteetan jaisten joan da.

Horregatik, argi dago desberdintasunak daudela emakume eta gizon baten artean lan egiterako orduan.

HERIOTZA


HERIOTZA

Klasean landutako gai bat izan da, eta arreta deitzen didan gai bat da. Denok dakigu heriotzaz baina era berean ez dakigu ezer. Jende asko dio beldurra eta seguruenik, jendeari galdetzerakoan, sufrimenduzko heriotza bateri diotela beldur bereziki erantzungo zuten. Jendea sufrimenduarekin eta modu bortitz eta mingarri batean hiltzeari beldur dio. Horregatik, pentsatzen, zeintzuk izan ahal ziren hil egiteko modu txarrenak bilatu nituen.

Alde batetik, galderra horren erantzun posibleak anitzak dira. Baina arreta deitu zaidan batzuk aurkeztuko ditut. Bereziki, iraganean oso bortitzak ziren hilketak direla eta, eta eremu askoetan zegoen "pena de muerte" onartuta.

Lehenik, urkamenduak daude. Bereziki Erdi Aroan, kriminalekin eta herriarentzat txarto ikusita zeudenei egiten zituztenak. Zintzilikatu egiten zituzten eta hilketa motela zen, 6 eta 10 minutu artean iraun ahal zuten.

Gero, Inglaterra alde batean erabiltzen zen metodoa da. Pertsona zintzilikatzen zuten, estiratuta eta gero 4 zatitan mozten zuten. Gero, irendu (castrar) egiten zuten eta bere aurren intestinoak irekitzen zieten. Azkenengoz, burua mozten zieten eta bere gorputzaren alde batzuk publikoki aurkezten ziren.

Beste zigor bat gurpilean hautsea zen. Hau da, pertsonak egurrezko gurpil luze batean lotzen zituzten eta jipoitzen eta astintzen zieten, bere gorputzeko hezur guztiak apurtu dadin. Pertsona batzuen arabera, biktima 3 egun egoera horretan egoteko aukera zegoen. Hau, bereziki Europako kriminal eta Estatu Batuetako esklabuentzako erabiltzen zen.

Azkenengoz, eta modu hau ezagunagoa da, aulki elektrikoa daukagu. Aulki horretan egonda, milaka boltio jartzen dituzte gorputzean, garuna kozinatzen da eta sugarrak azaltzen dira azalaren alde batzuetan, eta pertsona bizirik dago prozesu guztian.

Hauek izan dira, hiltzeko modu mingarri eta sufrigarri batzuk. Benetan, oso hiltzeko bide txarrak iruditzen zaizkit eta oso sufrigarriak pertsonarentzako. Nire ustez, ez zen egon behar inork kapaza mota honetako hilketak gauzatu edo egiteko.



GARAPEN KOGNITIBOAREN ESTADIOAK (PIAGET)


GARAPEN KOGNITIBOAREN ESTADIOAK (PIAGET)








https://www.youtube.com/watch?v=ebuOJm3lxxk

lunes, 23 de mayo de 2016

HELDUAROKO ROLAK (BIKOTEA)



Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia"(Juan Fco. López Paz)  liburuko informazio deigarria eta gustatu zaidana aipatuko dut.

Helduaroko rolen inguruan doa, bereziki bikotearena.

"Orokorrean, helduaro goiztiarrean izugarrizko aldaketak izaten dira harreman estuetan, eta horiek inondik ere gertatzen dira jendeak adiskidetasunean, maitasunean edo sexualitatean oinarritutako loturak ezarri, birnegoziatu edo finkatzen dituen neurrian.

Gazte helduak euren gurasoekiko harremanak argitzea komeni da. Baldin eta gurasoekiko gatazkak modu osasuntsuan konpontzen ez badituzte, gazte helduak arriskuan daude antzeko gatazkak izateko bikotekideekin.

Independenteak direnez, gazte helduek intimitate emozional eta fisikoa ezinbesteko dute parekoekin eta bikote erromantikoekin. Harremanok derrigorrezko ditutzte zenbait trebetasun, hala nola norbere kontzientzia bera, enpatia, emozioak komunikatzeko trebetasuna, sexu erabakiak hartzea, gatazkak konpontzea eta konpromisoei eusteko trebetasuna.

Harreman estuak garatzea eta intimitatea garatzea osasuntsuago izateko, fisikoki zein buruz, eta denbora luzeagoan bizitzea suposatu egin ahal du.

Lineako gizarte harremanak ahulagoak izan ohi dira pertsonalak baino.

Gazte ezkokngabeak gehiago diatzen dira adiskideez euren behar sozialak betetzeko, gazte ezkonduek edo aita gazteek baino; baina, ezkonberriek dituzte adiskide gehien. Adiskideak izateak nor bere buruarekin gustura egotea dakar, edo bere buruarekin gustura dagoen jendeak errazago egiten ditu adiskideak.

Emakume gazteek, ezkonduak izan zein ez izan, umerik izan zein ez izan, badute joera handiagorik euren behar sozialak adiskideekin betetzeko, gizonezkoek baino.

Maitaleak egileak dira, eta sortzen duten istorioak euren izaera eta erlazioan dituzten sentimenduak islatzen ditu. Amodiozko istorioak desberdinak dira historikoki eta kulturen artean.

Stenbergen maitasunaren gaineko teoria traingeluarra sortu zuen, maitasunaren hiru elementuak intimitatea, pasioa eta konpromisoa dira. Intimitateak, elementu emozionalak, norbera ezagutaraztea dakar; eta horren atzean badatoz elkartzea, epeltasuna eta konfiantza. Paioa, elementu motibatzailea, barruko bultzadetan oinarritzen da, eta horiek aktibazio fisiologikoa sexu-desio bihurrarazten dute. Konpromisoa, elementu kognitiboa, maitatzeko eta pertsona maitatuarekin egoteko erabakia da. Hiru elementuen maila nolakoa, jendearen maitasuna halakoa."


"Bizi zikloan zeharreko giza garapena: oinarria eta praxia". Juan Fco. López Paz. 2012. Deustuko Unibertsitatea. Bilbao.

domingo, 22 de mayo de 2016

DESIRA SEXUALA HELDUETAN


DESIRA SEXUALA HELDUETAN

Beti esan izan da helduaroa heltzean desira sexuala behera egiten duela, eta aktibitate sexuala ere. Baina dakigunez, hau mito bat da. Orokortuta dago eta, beraz, jende asko egia dela pentsatzen du.

Artikulu bat jarriko dut adibide bezala, eta informazioaz baliatuko naiz.

Honen arabera, Miguel Ángel Cueto dio (psikologo eta klinikoa) : "osasun dexenteko egoeran, aktibitate sexuala hiltze momentura arte mantendu ahal da. Estudio batzuen arabera, pertsonek sexualitatea bizitza osoan zehar diarduela eta osasunerako ona dela uste dute."

Helduaroan sartzean, 50 urte edo edukitzean, eiakulatzeko behar izan txikiagoa dago, testosterona gutxiago dago, uzkurtze orgasmiko gutxiago eta bolumen gutxiagoko eiakulazioak egoten dira, erekzioak ez dira hain sendoak. Emakumeen kasuan, ez da desira galtzen baina menopausia dela eta lehortasun baginala eukitzea probablea da. Exsitatzeko kapazitatea eta satisfakzioa galdu egiten da denborarekin ere.

Nolabait errendimendua pixka bat txikitzen da, baina hori satisfakzio emosionala eta psikologikoarekin ez du harremanik. Onartu egin behar da ez dela iraganean bezain "ona" edo ez dela berdina bakarrik. Baina, gorputzaren atal asko disfrutatzea gauzatzen dute denbora pasatu arren. Eiakulazio goiztiarrak atzean geratzen dira eta emakumea estimulazio luzeago bat behar du. 

Ere, hitz egiten da nola seme alabak etxetik joaterakoan eztei-bidai bat bezalakoa dela, sexua gehiago disfrutatu ahal dutelako. Experimentazeko edo libreagoa izateko adina dela ere diote.


USTEKABEZKO ERDITZEA



  

USTEKABEZKO ERDITZEA

Beti iruditu zait bitxia nola emakume batzuk ez diren jabetzen haurdun daudela. Honi adibide bat jartzeko, emakume deportista baten esperientzia aipatuko dut.

Emakume hau Sao Paulo du izena. 2008an, Pekineko Joku Olimpikoetan hartu zuen parte pisu jasotzaile moduan. Entrenamendu batean zegoela, txarto sentitzen hasi zen eta bat-batean erditzen hasi zen. Haurra gutxi-gora-behera sei hilabetekoa zen eta egoera os okritikoan egon zen. 

Elizabeth Poblete. (Foto: EFE)
Emakumeak, segurtatu egin zuen ez zekiela haurdun zegoenik eta ez zuela aldaketarik nabaritu denbora horretan bere gorputzean, horregatik ez zen konturatu bere haurnaldiaz. 

Jaiotzean, haurrak 1,150 kilo pisatu eta 33,5 cm-koa zen. Egoera kritikoan egon zen, aparatu batzuen laguntzari esker arnasten zuen, zainbarnetik konplementu nutrizionalak jasotzen zituen eta antibiotikoen aplikazioa.

Azkenean, umea ezin izan zuen bizirik iraun eta hil egin zen.


Berri hau aukeratu egin dut bitxia iruditzen zaidalako. Emakumea ez zen konturatu ezertaz, bere gorputzean ez zuen aldaketarik somatu, seguraski hilerokoa eukitzen jarraitzen zuen, sabela laua eukitzen eta dena normal izaten. Gainera, umea oso goiz jaiotzen da eta arazo askori aurre egin behar izaten dio.