miércoles, 22 de junio de 2016

ERRETIROAREN ONDORIO PSIKOLOGIKOAK






Pertsona batzuentzako erretiro aldia aldi lasaia eta arnasa hartzeko da, beste askorentzako, aldiz, oso etapa zaila da ezerrez eta balio gabekoak sentitzen direlako.

Erretiroa ondorio desberdinak suposatu ahala ditu pertsona bakoitzarentzat. Bi motatako ondorioak desberdintzen ditugu:

Ondorio negatiboak: ohitura aldaketei eta ekonomiaren jaitsierari erlazionatutako estresa; bakardadea, autoestima baxua edo atzean uzten dutenaren nostalgia agertu ahal da; balio pertsonalaren desestimazioa; harreman sozialetan aldaketak (gutxitu); aspertzearen ondorioz desmotibazioa. Batzuetan, aldaketa fisikoak gertatzen dira, ondorioz ez dute lan kanpoko aktibitateak gozatzen eta bere bizitzan ez daukala kontrola sentitzen dute.


Ondorio positiboak: merezitutako lasaitasuna eta deskantsua dator; denbora libre gehiago, beraz, aktibitate berri eta gehiagoz gozatu ahal duzu (familia, lagunak, bikotea....); ongizate fisiko eta emozionala handitzen da; harremanak hobetzeko eta sendotzeko aukera.

Bibliografia:
http://www.webconsultas.com/tercera-edad/envejecimiento-activo/el-impacto-emocional-de-la-jubilacion
https://www.google.es/search?q=jubilacion&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjdq7yLsbzNAhWGvRoKHZ1-A6MQ_AUICCgB&biw=1366&bih=663#tbm=isch&q=jubilacion+dibujos&imgrc=jew9nKo8Pg8lQM%3A

HAURDUN ZAUDEN JAKITEKO PROBA DESOHIKOAK



Haurdun geratzerakoan, emakume asko ez daukate denbora, diru edo erraztasunik test bat egiteko. Beraz, proba desberdinak eta etxekoak aurkeztuko ditut:


  • HAGINETARAKO PASTA: erabili beharko duzun pasta zuria edo kolore lau batekoa izan behar da ondo ateratzeko. Edalontzi batean gernua (pisa) eta pasta nahasten dituzu eta minutu batzuen ondoren urdin kolorera joaten bada erantzuna positiboa da.
  • GERNUA BERA: honen arabera, zure gernuaren lagin bat hartu eta 24 ordu hozten utzi behar duzu. Denbora pasatzean, geruza zuri bat badago gainean haurdun zaudela esan nahi egingo du.
  • KLOROAREN PROBA: zure gernua kloroarekin nahasi eta minutu batzuk pasatzean begiratu. Kolorez aldatzen bada, erantzuna baiezkoa izango da; berdin jarraitzen badu, aldiz, kontrakoa.
  • PENDULUAREN PROBA: beste pertsona batez lagunduta, pendulu bat egin beharko da orratz eta hari batekin. Pertsona hori pendulua zure sabela gainean jarriko du. Ez bada mugitzen erantzuna negatiboa izango da. Mugitzen bada, aldiz, positiboa. (batzuen esanetan, mugimenduaren araberakoa izango da sexua)
  • IRAKITEAREN PROBA: denbora batez gernua irakiten jarri beharko duzu. Gainazalean, geruza modukoa sortzen bada, erantzuna positiboa izango da.



Bibliografia:
http://testdeembarazocasero.net/5-remedios-caseros-para-saber-si-estas-embarazada/
https://www.google.es/search?q=estare+embarazada+o+no%3F&espv=2&biw=736&bih=533&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwi9nvSno7zNAhXLOhQKHbYFCsgQ_AUICCgD#imgrc=uNjmVM3xVuLEnM%3A

LANGABEZIA MOTAK



  Langabezian egoteak, lan egiteko adina edukitzea eta lana bilatu baina ez aurkitzea suposatzen du.


  Bereziki, 4 motatako langabeziak desberdintzen dira:



  • Langabezi frikzionala: hau lan-emaile eta langilearen arteko adostasun faltagatik gauzatzen da. Adibidez, lan bateko baldintzak ez dute langilea asetzen, beraz, beste lan baten bila joaten da. Langabezi tenporala da eta konstantea izan ohi da.
  • Langabezi estrukturala: eskaintza eta eskariaren arteko desajuste teknikoak suposatzen dituen mota da. Ekonomia batek behar dituen lanpostuak, hauen eskaera baino kopuru gutxiago dira. Egoera honek, normalean Estatuaren esku hartzea behar du desoreka konpontzeko.
  • Urtaroko langabezia: urtaroko eskaera eta eskaintzaren araberako da. Adibidez, uzta garaian, nekazaritza arloan lana handitu egiten da eta langabezia desagertu ohi da, eta urtearen beste aldietan kontrakoa gertatzen da.
  • Langabezi ziklikoa: krisis ekonomiko baten ondorioz gauzatutakoa. Normalean, ez dira oso etapa luzeak eta ekonomia reaktibatzean langabezia dessagertzen da.


Bibliografia:
http://definicion.de/desempleo/
https://www.google.es/search?q=tipos+desempleo&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=0ahUKEwjf_J33krzNAhXHuxQKHf6OBvUQ_AUICCgB&biw=582&bih=533#imgrc=2dC-hwsvbEUBPM%3A

martes, 21 de junio de 2016

ERNALKETA IN VITRO



Espazio hau aprobetzatu egingo dut haurdun geratzeko teknika hau azaltzeko. Pertsona gehienek dakite honen existentziaz, baina pertsona eskas dakite benetan zertaz doan eta jarraitutako prozesuari buruz.

Ernalketa in vitroa teknika mediko espezialak erabiltzen ditu emakume batek haurdun geratzeko. Teknika hau besteak ez funtzionatzean egitea izaten da ohikoena.



5 pausu basiko existitzen dira:


  1. ESTIMULAZIOA ETA SUPEROBULAZIOA
Emakumeari medikamentuak (farmakoak) administratu egiten zaio ugalkortasunerako, obuluen ekoizpena handitzeko. Normalean, emakumeek obulu bakarra produzitzen dute hilabetean, baina farmako hauek obarioei obulu gehiago produzitzea eragiten dute. Pausu honetan, emakumeari "ekografia transbaginal" batzuk egiten zaizkio eta odol azterketan nibel hormonalak egiaztatzeko.


       2.  OBULUAREN ERRETIRATZEA

Kirurgia minimo batekin (aspirazio folikularra), obuluak kanporatzen dira emakumearen gorputzetik. Emakumeari medikamentuak ematen zaizkio mina ez sentitzeko. Medikuak, ultrasoinuko irudiak erabiliz, orratz argal bat sartzen da baginatik eta obario eta folikuluetatik. Orratzak, sukzio modukoa egiten du eta obulua eta folikulu kanpoko likidoa kanporatzen da. Ondoren, prozesua errepikatu egiten da beste obarioarekin. Emakume batek ez badu edo ezin badu obuluak produzitu, obulu donatuak erabili ahal da.


       3.  INSEMINAZIOA ETA FEKUNDAZIOA

Gizonaren espermatozoidea kalitate hobereneko obuluekin jartzen da. Bien arteko nahasketari inseminazioa deritzo. Hauek, kontrolatutako kamara anbiental batean gordetzen dira. Normalean, espermatozoidea obuluan sartzen da (fekundazioa) inseminazioaren ordu batzuk gehiago igarota.
Medikuak fekundaziorako aukera gutxi ikusten baditu, espermatozoidea zuzenean inyektatu ahal du obulu barnean (espermatozoideen inyekzio intrazitoplasmikoa, ICSI). 


        4.  ENBRIOIAREN HAZKUNTZA

Fekundatutako obulua zatitzean, enbrioi batean bihurtzen da eta zainketa erregularra behar du bere garapena egokia dela ziurtzteko. 5 egunetan, gutxi gora behera, enbrioia aktiboki zatitzen diren zelulak dauka. Guraso batzuen transtorno genetikoa transmititzeko arriskua handia bada, diagnostiko bat egiteko aukera izango dute. Hau fekundazioa 3 edo 4 egun pasatuta egiten da, enbrioi bakoitzeko zelula bat kentzen dute eta hau aztertzen dute transtorno genetiko zehatzak bilatuz.


     5.  ENBRIOIAREN TRANSFERENTZIA

Enbrioiak emakumearen uteroan kolokatzen dira, obuluaren erretiro eta fekundazioaren  3 edo 5 egun geroago. Emakumea esnatuta dago, eta medikuak tubo batekin enbrioiak sartzen ditu uteroaren barrualderaino. Enbrioi batek uteroan "itsatsi" egiten bada, haurnaldia dagoela deritzo. Enbrioi bat baino gehiago sartu ahal daiteke. Erabili ez diren enbrioiak, hoztu egin ahal dira eta geroago inplantatu.,




Bibliografia:

AITON-AMONEN ROLA ETA BILOBIEKIKO HARREMANA







Aiton-amonen eta bilobiaren arteko erlazioaren garrantzia azpimarratzea beharrezkoa da. Seguruenik, pertsona askorentzat harreman hau inportantea eta berezia da.

Iraganarekin alderatuz, adinekoek familiarekin dituzten harremanak aldatu eta berrantolatu egin dira, hau, gertatutako aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta abar direla eta gauzatuak izan dira.


Harreman mota ezberdinak daude, hala nola: 

-formalak (jarrera tradizional eta zorrotza, gehienetan autoritarioa izan).

-ondo pasatzekoak (ondo pasatzea eta gozatzea da, erlaxatua, lasaia). 

-gurasoen ordezkoak (haien arteko harremana gurasoen-harremana ordezkatzen du, haien ardurak eta zainketak hartzen dituzte).

-familiako jakituria altxorra (adin eta esperientziengatik pertsona jakituna da eta beraien familiei ezaguera horiek transmititzea gustukoa).

-urrunekoak (harremana ez da gertua, baizik eta harreman hotzago bat da).


Gauza asko aportatzen dituzte haien artean. Krisi familiarretan bere esperientziarekin parte hartu ahal dute, gauzak konpontzeko nahian. Umeeak zaindu ahal dituzte gurasoak ezin dutenean. Balio familiarrak transmititu eta generazioen arteko harremana hobetu, batzuetan umea bere gurasoak nola ziren eta dira ulertzeko lagungarriak dira. Bere bilobetaz ikasi ahal dute, adibidez, gauza teknologiko berriagoak erabiltzen. Eta, niretzat garrantzitsuena, elkar egotean nolabaiteko sentimenduak garatzen dituzte eta nolabaiteko "denbora etentzea" sentitzen duzu.

Adineko gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei erreparatuz, ere mota desberdinekoak agertzen dira:

-Asoziatiboa: famili harremanetan jarraituko du, nahiz eta aldaketak egon, hala nola, etxetik joan.

-Afektiboa: bien aldetik lotura handia dago baina osasun arazoek ondorioz jaitsi egingo da.

-Kontsentzuzkoa: urteak pasatzean, seme-alabak eragin handiagoa dute haiengan. Eta, askotan, balio eta sinesmen desberdinak agertuko dira.

-Funtzionala: elkar zaintzea, haien arteko trukaketa afektiboa gertatzen da.

-Normatiboa: gehienetan ez da espero seme-alabengandik laguntza jasotzea, hala ere, gaur egun, familia batzuetako seme alaben erantzukizuna asko handitu egin da.


Azkenik,2000.urtean Anuario De Psicologia aldizkarian argitaratutako estudio batekin ondorioztatuko datu batzuk ikusiko ditugu:

-Adin gehiagoko aiton-amonan rol bateratzaile eta adiskidetzaile bat jokatzen dute.

-Mutilek, modu urrunago batean ikusten dituzte aiton-amonak. Neskek, bitartean, harreman estuago bat dute.

-Aitonek, zahartzearen eta iragan familiarraren ezagupenak ematen dituzte. Amonak, aldiz, zaintzaile bezala hartzen dira modu kotidianoago batean.

-Ohikoena, aiton-amona maternoekiko erlazioa hurbilagoa izatea da.


Bibliografia: 
Klaseko fitxak