Aiton-amonen eta bilobiaren arteko erlazioaren garrantzia azpimarratzea beharrezkoa da. Seguruenik, pertsona askorentzat harreman hau inportantea eta berezia da.
Iraganarekin alderatuz, adinekoek familiarekin dituzten harremanak aldatu eta berrantolatu egin dira, hau, gertatutako aldaketa sozial, ekonomiko, kultural eta abar direla eta gauzatuak izan dira.
Harreman mota ezberdinak daude, hala nola:
-formalak (jarrera tradizional eta zorrotza, gehienetan autoritarioa izan).
-ondo pasatzekoak (ondo pasatzea eta gozatzea da, erlaxatua, lasaia).
-gurasoen ordezkoak (haien arteko harremana gurasoen-harremana ordezkatzen du, haien ardurak eta zainketak hartzen dituzte).
-familiako jakituria altxorra (adin eta esperientziengatik pertsona jakituna da eta beraien familiei ezaguera horiek transmititzea gustukoa).
-urrunekoak (harremana ez da gertua, baizik eta harreman hotzago bat da).
Gauza asko aportatzen dituzte haien artean. Krisi familiarretan bere esperientziarekin parte hartu ahal dute, gauzak konpontzeko nahian. Umeeak zaindu ahal dituzte gurasoak ezin dutenean. Balio familiarrak transmititu eta generazioen arteko harremana hobetu, batzuetan umea bere gurasoak nola ziren eta dira ulertzeko lagungarriak dira. Bere bilobetaz ikasi ahal dute, adibidez, gauza teknologiko berriagoak erabiltzen. Eta, niretzat garrantzitsuena, elkar egotean nolabaiteko sentimenduak garatzen dituzte eta nolabaiteko "denbora etentzea" sentitzen duzu.
Adineko gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei erreparatuz, ere mota desberdinekoak agertzen dira:
-Asoziatiboa: famili harremanetan jarraituko du, nahiz eta aldaketak egon, hala nola, etxetik joan.
-Afektiboa: bien aldetik lotura handia dago baina osasun arazoek ondorioz jaitsi egingo da.
-Kontsentzuzkoa: urteak pasatzean, seme-alabak eragin handiagoa dute haiengan. Eta, askotan, balio eta sinesmen desberdinak agertuko dira.
-Funtzionala: elkar zaintzea, haien arteko trukaketa afektiboa gertatzen da.
-Normatiboa: gehienetan ez da espero seme-alabengandik laguntza jasotzea, hala ere, gaur egun, familia batzuetako seme alaben erantzukizuna asko handitu egin da.
Azkenik,2000.urtean Anuario De Psicologia aldizkarian argitaratutako estudio batekin ondorioztatuko datu batzuk ikusiko ditugu:
-Adin gehiagoko aiton-amonan rol bateratzaile eta adiskidetzaile bat jokatzen dute.
-Mutilek, modu urrunago batean ikusten dituzte aiton-amonak. Neskek, bitartean, harreman estuago bat dute.
-Aitonek, zahartzearen eta iragan familiarraren ezagupenak ematen dituzte. Amonak, aldiz, zaintzaile bezala hartzen dira modu kotidianoago batean.
-Ohikoena, aiton-amona maternoekiko erlazioa hurbilagoa izatea da.
Bibliografia:
Klaseko fitxak